Azaroaren 7 an errugbiko mutikoek Saran jokatu dute Litemix landestarren kontra. Lehen zati txarra eginez atsedenaldira iritsi dira 6-14 galduz. Bigarren zatian beren jokoa hobetu dute eta matxa beren kontura hartu dute irabaziz 19-14. Saratarrak lehen postuetan sailkatuak dira. Bertze talde bat martxan dugu aurten: Urtxintxak eskubaloiko neskak. Azaroaren 6an Saran Baionako taldearen kontra nagusitu dira 28 eta 12 partidu eder baten jokatuz. Beren jokoa gero eta gehiago hobetzen ari dira eta agian aurten ere urrun joanen dira txapelketan.