Euskal kantuak

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 26a, 15:22

Duela orain bi aste hasi dira gazteen etxean kantu kurtsoak Filipe Gerard eta Maider Olassok antolaturik. Idei hori sortu da ikusi dutelarik Saran ainitz jendek maite zuela kantatzea bainan azken finean, hitzak laster falta zirela. Hortarako, gomitatzen dituzte saratar guztiak, baita inguruko herritarrak ere astelehenetan 20:30etan gazteen etxean zahar kantuak berriz ikasten. Beren helburua ez da talde baten sortzea bainan euskal giro hori denen artean berreskuratzea. Informazio gehiago: 0665255071 zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun