Euskal Laborarien Batasuna (ELB), 1984an sortua, bere 22 urte ospatu ditu Sarako polikiroldegian azaroaren 7an. Aurten, beren mintzaldietan ateratu den gai nagusia Euskal herriko laborantza ganbara bat sortzea izan da.
Eguna hasi da zintzur bustitze batekin eta gero jendea elkarretaratu da bazkari goxo baten inguruan. Ondotik, Sindikataren kide bat hitza hartu du, beren projektuak aipatuz eta euskal laborarien egoera txarra azpirramarratuz.
Arratsalde bukaeran, Anje Duhaldek kontzertu bat eman du jendeak alaitzeko eta Itsasuko Holako taldeak egun xarmant hori bururatu dute dantzaldi batekin.