Orduan eta Gemuku elkarteek Le Théâtre du Petit Pain etor arazi nahi zuten azaroan, heien azken ikusgarria "Le Pic du Bossu" emaiteko. Leku arazo baten gaitik, Ezpeletan eginen da, azaroaren 21ean larunbatarekin, bainan Orduan eta Gemuku elkarteek antolatzaileak gelditzen dira. Antzerki honek 2 ordu eta erdi iraunen du, ordu laurdeneko geldialdi batekin. Ostatu bat eta talo batzu proposatuak izanen dira han bertan.