Xara Baita lotizamenduaren zatien salmenta bozkatu dute herriko hautetsiek

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Hemezortzi zati partikularrei eta zati haundi bat Colugny SCIri

Betidanik, Herriko Etxeak bizileku etorkizunaren arazoa bere gain hartzen du, herritareri lotizamenduak proposatuz. Duela guti, aipatzen ginuen bi proiektu berri ari zirela muntatzen. Gaur egun, proiektu horiek zehazten ari dira. Gan den urriaren 27an, herriko hautetsiek Xara baita lotizamenduaren zatien salmenta bozkatu dute: 18 zati herriko partikularieri, bertze zati lodi bat (3892 m2) Coligny Sci-ri. Erakunde horrek 29 apartamendu eraikiko ditu, denak sozial bizilekuari begiratuz.
Bilkura hontan, hautetsiek lurra zatitzeko baimenaren galdera bozkatu dute ere, Uhaldeko Borda lotizamendu berriarentzat. 21 zati izanen dira herritareentzat, eta Xara baitan bezala, sozial bizilekuari ere puxka bat atxikiko diote.
Bainan hautetsiek eztira hortan egonen. Pentsatzen ari dira herriko komisione berri bat muntatzea. Komisione horren lana: lurraren xerkatzea, lotizamenduak sortarazteko. Badakigu lana hori beharrezkoa izanen dela heldu diren urteetan, gazteen bizilekuaren galdera guziak betetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun