Eguberritako 3 menu berri

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Eguberritako hiru menu berri ikasteko sukaldaritza ikastaroa emanen du Txus Irigoienek Baztan hotelean, abenduaren 9an, 14an eta 16an, 19:00etatik 21:00etara. Argibideak eta izen ematea Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar dira. Izen ematea abenduaren 2a baino lehen egin behar da, 24 euro ordainduta. Prestatzen diren platerak ikasleek beraiek dastatuko dituzte eta Euskara Zerbitzuak errezetak biltzen dituen liburuska emanen die parte hartzen dutenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun