Uraren foroak Bidasoa ibairako egindako proporamenen aurkezpena egin zen otsailaren 25ean Bertizen

Goizalde URDANPILLETA 2008ko otsailaren 26a

Uraren foroak Bidasoaren egoera hobetzeko 63 neurri adostu ditu. TTIPI TTAPA

Etorkizuneko kudeaketaren neurriak agertu ziren

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak astelehenean Bertizko Jaurerrian Bidasoako Foroak proposatutako neurrien aurkezpena egin zuen. Hauen bidez arroaren egoera ekologikoa eta hornikuntzaren eskaeren onespena nolakoa den ezagutzeko helburua betetzen da. Aurkezpenean honako hauek parte hartu zuten: Nafarroako Gobernuko Uraren Zerbitzuko zuzendaria den Juan Jose Grauk, Jesus Gonzalez Piedra Iparraldeko Ur Konfederazioko Plangintza Hidrologikoko Bulegoko buruak, Oieregiko Kontzejuko presidentea den Jose Nosellasek eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentruko Zuzendari Gerentea den Javier Asinek.

Bidasoa eta isurkideen egoera hobetzeko 63 neurri

Bileran Bidasoa eta bere isurkideen egoera hobetzeko 63 neurri aurkeztu ziren. Eskualdeko 60 pertsonek 9 hilabetez 8 bileretan parte hartu eta hauen ondorioa izan da. Herri entitate, arrantzale, nekazari, ekologista, enpresari eta gizarte agenteek parte hartu ahal izan dute. Proposamenak orain agintarien esku geratuko dira Iparraldeko etorkizuneko Plan Hidrologikoan sartu ahal izateko eta baita ere, Nafarroako Gobernuak plan sektorialetan aintzat hartzeko. Bidasoako Uraren Foroa informazio eta parte hartze publikoko plataforma bat da. Txosten bateratuak proposatutako neurriak biltzen ditu eta 40 entitate publiko eta pribatuek parte hartu dute aktiboki 300 pertsonen inplikazio suposatuz. Proposatutako 63 neurriak populazioaren artean banatuko dira euskara zeta gazteleraz egindako “Bidasoari irtenbideak bilatzen” izeneko argitalpenaren bidez.

Zehazki hauek dira Bidasoako Uraren Foroan planteatu diren neurri garrantzitsuenak: - Nahiko ur kantitate bermatzea ibaiaren espazioaren garapenerako eta bere ekosistemarako. Behaketa, kontrol eta mantenu programa bat ezarriko litzateke emari ekologikoak mantenduz eta zentralen ur ateratzea egokituz denboraldi bakoitzean. - Uraren kalitatea hobetu. Ustezko erdigune kutsagarriak behatu eta segimendu bat egin, beharrezko tresnak ezarriz egungo isurketen araudia betearazteko eta 2.000 biztanle baino gutxiago duten herrietan araztegiak jarriz. - Ibaiko ekosistemaren kalitatea hobetu. Hondatutako zatietan erreka eta urbazterren berreskurapenerako plan bat egin eta erreken mantenu eta garbiketa garatuz. - Uraren aurrezpena eta efikazia sustatu. Kondukzio sarearen egoera behatu galera handiak egon daitezkeelako, erabilpen zuhurra bermatzeko neurri teknologikoak aplikatuz, uraren kontsumorako salneurri berriak ezarriz eta gehiegikeriak zigortuz eta hirigintza planak garatuz uraren erabilpen jasangarria aintzat hartuz. - Kudeaketa eta kontrola hobetu. Uraren kudeaketarako erakunde bat sortu. - Sentsibilizazioa. Sentsibilizaziorako kanpaina eta programak garatuz, ikastetxeetan programaz bultzatuz erreken zainketarako kontzientzia sortuz.

Erakundeetako ordezkariek ere hitza hartu zuten

Prozesu honetan entitate ezberdinek taldeetan banaturik parte hartu dute eta hauen ordezkariek hitza hartu zuten. Lehenik Jorge Teniente AEMS Rios con vida erakundeko kideak hitza hartu zuen gizarte erakundeak ordezkatuz, ondotik Bixente Arozenak herri administrazioko ordezkari moduan, hirugarren Arantxa Arregi izan zen, honek berez Francisco Jabier Arraztoa ordezkatu zuen sektore produktiboa agertuz eta azkena Jose Antonio Irusta izan zen, aditu eta erabiltzaileak ordezkatuz. Azken honek bere hitzaldiaren bukaeran zera erran zuen “espero dezagun Bidasoako uraren foroa ez geratzea erraten den bezala, en agua de borrajas”. Aurkezpenaren ondotik bertaratutakoek zenbait galdera egin zituzten eta horien artean Josu Irazoki Berako alkateak Lesaka eta Berak uraren gainean bat eginen ote zuten galdetu zuen. Nafarroako bestelako eskualdeetan Mankomunitate bidez funtzionatzen dela eta hemen ere gisa berean egitearen beharra aipatu zioten. Ondotik, Gloria Agerre Doneztebeko zinegotziak gure eskualdeak uholdeak jasateko duen arriskuaren kezka agertu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun