PNVko bi zinegotzik udal taldea utzi dute

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Orain arte EAJ-PNVko udal taldea osatzen zuten Serafina Grazenea eta Maria Teresa Gaspar zinegotziek taldea utzi eta talde independientea osatu zuten urriaren 21eko udal batzarrean. Erabakia arrazoitzeko adierazi zutenez, PNVko bozeramaileak «ez ditu ordezkatzen». Alfredo Zugarramurdi PNVko bozeramailearen ustez, «taldea uzterakoan, bertzelako udal kargua ere utzi beharko lukete, bertze taldekideek ordezkatu ahal izateko». Akitzeko, «transfuga bat, transfuga da Donezteben eta Kontxintxinan» erran zuen. Serafina Grazeneak aipatu zuenez, «beraiek ez dira transfuga eta ez dute legalki beraien kargua utzi beharrik. Alfredo Zugarramurdik aspaldi utzi zion gure bozeramaile izateari, gure lana betetzeko informazioa emateari utzi baitzion».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun