Mus eta partxis txapelketak ere hasi dituzte bertze urte batez

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Argazkian, joan den urteko mus eta partxis txapelketetako finalistak eta bertze partehartzaile batzuk ageri dira. TTIPI TTAPA

Urtetako ohitura mantenduz, martxan dago aurten ere Larraburuko mus eta partxis txapelketa. Joan den igandean hasi ziren musekoak eta Jabier Indaburu antolatzaileak erran digunez “16 bikotek hartuko dugu parte aurten. Bi taldetan banatu gara eta igandero jokatuko ditugu partidak. Talde bakoitzeko irabazleek urte berri egunean jokatuko dute finala eta sari-banaketa errege egunean eginen dugu”. Martxa bera segituko dute partxisekoek baina aurten berrikuntza bat izanen dutela erran digu Birjinia Arburuaak. “Aurten emakumeak bakarrik arituko gara. Orain arte gizonak aritzen ziren bikoteak osatzeko baina aurten 12 lagun bildu garenez 6 bikote juntatzea lortu dugu”. Igande arratsaldetan jokatuko dituzte partidak partxiseko emakumeek eta 5 astez luzatuko dute txapelketa. Sari-.banaketa denek elkarrekin eginen dute heldu den urtarrilaren 6an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun