Urtero bezala “Jubilatuen Eguna” ospatuko dute Larraburua elkartean heldu den abenduaren 3an. San Francisco Jabier eguneko besta aprobetxatuz, 80 urteko 7 kide omenduko dituzte aurten. Zamateluko Feliciana Arburua, Iguzkiagerreako Maria Isabel Arribillaga, Armitxeko Mª Carmen Zubieta Aldaitegiko Asuncion Arburua, Gartxieneko Manuel Bizente, Juliana Etxeberria eta Domekeneko Bordako Aureliano Ameztoi dira Jubilatuen Egunean eginen den bestaren barrenean elkartearen omenaldi xumea hartuko dutenak. Bazkari ederraren bueltan bilduko dira 70 bat lagun eta ondotik oroigarriak banatuko zaizkie 80 urteko zazpi lagunei. Ramontxoren eskutik dantzaldia izanen dute bestarekin akabatzeko. Lerro hauen bidez zorionak omenduei eta aunitz urtez!