ttipi-ttapa Bertizko Turismo Partzuergoak hamabigarren aldiz antolatutako Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoak eginen dira azaroaren 28a bitarte Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 13 jatetxetan. Almandozko Beolan, Arantzako Aterpe eta Burladan, Berako Zalainen, Donamariako Bentan, Doneztebeko Ameztian, Elgorriagako Hilarionen, Elbeteko Oñaskan, Elizondoko Eskisaroin, Igantziko La Villa eta Igantzin eta Lesakako Kasino eta Koxkontan uso, basurde, orein, erbi edo oilagorrez osatutako menuak dastatzeko modua izanen da, betiko moduan edo era berrietan eginak, 16 eta 32 euro bitarteko menuetan. Dena den, jatetxe guztiek beraien ohiko karta eta zerbitzuak ere eskainiko dituzte.