Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea ordu laurden batez, Bera eta Endarlatsa artean, leherketak egin behar direlako. Lehendabiziko mozketa asteartean, otsailaren 26an egin da, eguerdiko 12:00ak eta 14:00ak artean ordu laurdenez, 69,200 eta 69,500 kilometroen artean. Ortziralean, otsailaren 29an, berriz, ordutegi berean bertze ordu laurden batez itxiko da N-121A errepidea, 70,350 eta 70,650 kilometroen artean.
Bidea txandaka gau eta egunez, Sunbilla eta Igantzi artean
Bertze aldetik, Berrizaun eta Sunbilla arteko zatian, 57 kilometro terdi eta 58 kilometroaren artean, ezponda baten lur-erauzketa dela eta txandaka bidea emanen dute, egunez seinalisten bidez eta gauez semaforoen bitartez. Egoera honek martxoaren 14a arte iraunen du eta Aste Santurako moldatuko da. Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Informazio eguneratua
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.