Gonbidatuentzako opariak

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 15:45
TTIPI TTAPA

Eskulan ttikiak dira estimutuenak

Ez da gehiegi gastatu beharrik, originala izatea da hoberena. Ideala ezkongaiek prestatutako zerbait oparitzea litzateke. Trebetasun berezirik baduzue? Pastel, bonboi, pasta edo likore gozorik prestatzen badakizue? Eskuz egindako bitxiren bat? Olerki edo ipuin motzak idazterik bai?

Hobekien egiten dakizuen hori zer den pentsatu eta prestatu oparia. Zalantzarik gabe, nahiz eta perfektua ez izan, gehiago preziatuko da.

Zuen burua ez baduzue horrelako zerbait egiteko gai ikusten edo denborik ez baduzue, ez kezkatu. Gaur egun merkatuak aukera polit eta dibertigarriak eskaintzen ditu. Oparitxoa aukeratzeko orduan, ezkontzaren estiloa eta kolorea kontutan hartu behar dira. Aurtengo koloreak arrosa, zuria, granatea, urrea eta zilarra dira.

Oparitxoak jatetxeko mahaiak apaintzeko ere erabili ohi dira. Mahai gainean utzita ezkontzako giroa pertsonalizatu dezakezu. Adibidez, plater gainetan barnean bonboiak dituen miniaturazko txanpanerak jarriz.

Eta originala izan nahi baduzu, gonbidatuei espartinak oparitu! Normalean dantzan aritzea izaten da gonbidatuek gehien espero duten unea baina askotan ordurako hankak leher eginak dituzte. Dotoreziari uko egin gabe, arrakasta ziurtatuko duzu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun