Loreak

ttipi-ttapa 2008ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Loreak nolakoak, ezkontza ere halakoa

Lore bakoitzak esanahi bat daukala-eta, nortasunaren adierazle dela erran ohi da. Hona hemen adibide ezberdinak: Kala zuria: Forma estilizatua eta purua daukanez, emakumearen dotoreziaren sinboloa da eta daukan kolorearengatik soineko gehienekin ongi doa. Lislanthus: Arrosa eta gardeniekin nahasita, andregaiari sofistikazio handia ematen dio. Gainera, kolore gama aberatsekoa denez, erramu eta apaingarri gehienekin ongi doa. Arrosak: Bikote erromantikoenetan ohikoak dira eta gorri klasikoaz gain, lila eta arrosa kolorekoek andregaiaren zoriontasuna eta ilusioa adierazten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun