Senargaiak gorbata edo pajarita

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 15:55
TTIPI TTAPA

Zeremonia goizean edo arratsalde erdian baldin bada, traje beltz edo grisa eta lebita. Eta ezkontza gauez baldin bada fraka. Horiexek senargaia janzteko aukera batzuk.

Traje klasikoa, chaquƩ edo frak dotorea dira senargaiarentzako aukera nagusiak, eta aurtengo erabilienak ere horiexek izanen dira. Baina nazioarteko diseinatzaileek tximeleta-begizta (pajarita) daramaten gizongaiak jarri dituzte pasarela gainean. Tximeleta-begiztak, estuak, estanpatuak edo formalak izan daitezke. Eta trajea eta gorbataren seriotasuna gustukoa ez dutenentzako, itxura bohemioa duen senargaia proposatu dute. Gizongai hauek lepo-zapia eramanen dute eta jantzien arteko konbinazioa bilatuko da. Kasu anitzetan galtza eta jaka kolore ezberdinetakoak dira.

Hala ere, jostunen proposamenen artean ausartena, distira, strass eta lentejuelak sartzearena da, atorra, gorbata eta jaketan.

Zeremonia goizean edo arratsalde erdian baldin bada, traje beltz edo grisa izan ohi da, nahi bada lebitarekin. Galtzaren mozketa klasikoa izanen da eta marra bertikalak. Konjuntoa txalekoa, atorra eta gorbatarekin osatuko da. ChaquƩdunen artean, festa eta originaltasuna bilatzen dutenek, klasizismo horrekin kontrastea egiten duten xehetasun batzuk aukera ditzakete; lihozko edo zetazko kolore biziko txalekoak, estanpatuak...

Ezkontza etiketakoa ez bada, traje tradizionala erabiliko da. Txaketa zuzena, estua, gurutzatua eta bi, hiru edo lau botoikoa. Aukerarik garrantzitsuenetakoa kolorearena da. Nahiz eta beltza, urdina edo grisa bezalako kolore klasikoak nagusitu, udako ezkontzetan kolore argiak ikusten dira: txuria, beisa, kamel kolorea... Gizongai ausartenek berdea, arrosa, urrea eta zilarra ere jauntziko dute. Dena den, aurtengo pasarelatan urdina da denboraldiko izarra, egonkortasuna, leialtasuna eta konfidantzaren erakusle.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun