Nafarroako Haur Kantari jaialdien eskualdeko saioa larunbat honetan, otsailaren 23an, goizeko 11:30etik aitzinera eginen da Elizondoko Lur dantzalekuan. Gehien bat inguruko kantariak ariko dira, baina aipatzekoa da eskualdeko bertze zenbait talde, bikote eta bakarlari Lekunberriko saioan ere aritzekoak direla.
Hainbat kantari
Elizondoko saioan, gazte mailan, Baztango Kalakak taldeak, Alaitz eta Maiderren “Txanpon baten truke” kantua eskainiko dute. Amaia Sanz, Nerea Frias, Kristina Merayo, Jone Maia, Amaia Mortalena, Alaitz Arretxea, Laura Jaen, Leire Patxeko eta Emma Bertiz ariko dira kantuan, Maialen Kamino eta Jone Lizartza trikitixarekin eta Naiara Igarabide eta Andrea Karrikaburu panderoarekin lagun dituztela. Altsasuko Sugan bikoteak, gazte mailan, Sugan taldearen “Zarena zarelako” kantatuko dute; Altsasuko Zelandi eskolako taldeak, txikien mailan, Etxahun Iruriren “Oi ama Euskal Herria; txikien mailan, Burlatako Ermitaberri ikastolako Josu Zabalak, Itoitzen, “Hegal Egiten”. Txikien mailan, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Axuriak taldeak Betizuren “Oholtzara” abestuko du. Ane Etxegarai, Sara Tellletxea, Mirari Etxepare, Mattin Irigoien, Idoia Bertiz eta Garbiñe Otxotekok abestuko dute, Maria Barredo pianoan lagun dutela.
Gazte mailan, Altsasuko bikoteak, Sugan taldearen “Sinisten” kantatuko dute. Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako Izaro Iriarte bakarlariak, Mixel Ducau eta Caroline Philips-en “Eiherelarre” abestuko du. Abesten bakarrik izanen bada ere, Idoia martinez pianoarekin, Nahia Gartzia bibolinarekin, Uxue Andueza gitarrarekin, Nahi Gartzia bibolinarekin, Eli Irazoki eta Maialen Jimenez eskusoinuarekin eta Naia Esnaola perkusioarekin ariko dira. Txikien mailan, Berako Jesusen Bihotza eskolako Larun taldeak, Zaldibobo eta Michel Ducauren “Kolore, kolore” abestuko dute. Sandra Etxegarai, Alba Sanz, Joane Etxegarai, Oihana Sarratea, Jaione Bertiz, Iker Gartzia, Jon Etxepare, Maddi Etxegarai, Miren Jauregi, Ane Otxoteko eta Ane Igoa dira Larun taldeko partaideak eta Maria Barredo pianoan eta Uxue Andueza trikitixarekin izanen dituzte laguntzaile.
Txikien mailan, Altsasuko Zelandi eskolako taldeak, “Topa dagigun” herrikoia abestuko du, Altsasuko Ane Martinez eta Aintzane Diazek osatutako bikoteak, Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean” eta Altsasuko bertze bikoteak, Miren Barberok eta Maiter Davilak osatutakoak, Betizuren “7.005 kolore” abestuko dute a capella. Egiarretako bikoteak Lor taldearen “Zure doinua” abestuko du eta Elizondoko emanaldia akautzeko, Ioar Tainta lesakarrak eta Maddi Sese beratarrak osatzen duten Berako Toki-Ona institutuko bikoteak, Etxakit taldearen “Urrun izan arren” kantua abestuko dute a capella.