Nafarroako paleta goma txapelketaren finalak jokatuko dira igande honetan, otsailaren 24an, goizeko 11etatik aitzinera Iturramako Lopez pilotalekuan. Bi finaletan, lehen mailakoan nahiz bigarren mailakoan, eskualdeko ordezkaritza betetzen duen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteko bikoteak izanen dira. Lehen mailan, Guillermo Antxordoki igantziarra eta Imanol Telletxea lesakarra izanen dira. Joan den larunbatean Iturraman jokatutako finalerdian 30 eta 23 irabazi zieten Calvo eta Alzuetari. Bertze finalerdian, Lopez frontoiko Sanchez eta Merindanok 30 eta 24 irabazi zieten Amaya taldeko San Miguel anaiei. Aipatzekoa da Sanchez eta Merindano iaz ere finalista izan zirela eta arerio zailak izanen dituzte igandeko finalean. Bigarren mailan, berriz, Arizkungo Joseba Oskarizek eta Oronozko Carmelo Behrok ligaxkako partida guziak irabaziak zituztenez faborito ziren eta ez zuten hutsik egin, Iruritako Cesar Iñarrea eta Guillermo Etxenikeri 30 eta 17 irabazi baitzieten. Bertze finalerdian, Lopez frontoiko bi bikote izan ziren aurrez aurre. Perez eta Espinalek 30 eta 16 irabazi zieten Etxarte eta Esparzari. Beraz, Oskariz eta Berho, Perez eta Espinalen kontra ariko dira. Paleta goma txapelketako finalez gain, eskualdeko kirol taldeek hainbat partida jokatuko ditute aste hondar honetan.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
San Jorge – Aurrera, larunbat arratsaldeko 16:15ean San Jorgen.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Baztan – San Ignacio, larunbat arratsaldeko 16:30ean Elizondon.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Doneztebe – Alsasua, larunbat eguerdiko 12:30ean Atarrabian.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Pasajes - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 18:15ean Don Boscon
Gure Txokoa – Lengokoak, larunbat arratsaldeko 16:30ean Matzadan.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Aloña Mendi - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 16etan Oñatiko Azkoagain zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Behobia, igande arratsaldeko 16etan Matzadan.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Zarautz, igande arratsaldeko 16:30ean Matzadan.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbat eguerdiko 12:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.
Neska kadeteak, Futbol7ko bigarren fasean
Beti Gazte – Gares, larunbat eguerdiko 11:45ean Mastegin.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Amara Berri, larunbat goizeko 11etan Matzadan.
Nafarroako infantilen lehen mailan 1-8 postuetarako fasean
Cantolagua – Doneztebe, igande eguerdiko 12etan Zangotzan
Nafarroako infantilen lehen mailako 17-24 fasean
Urtxintxa San Fermin Ikastola - Beti Gazte, larunbat goizeko 10etan San Fermin Ikastolan.
Nafarroako Alebinak futbol-7, 2. Fasean
Doneztebe – San Cristobal, igande goizeko 10:30ean Doneztebeko eskolan.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Euromar Kafetegia, ortziral arratseko 20:45ean Toki-Onan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Aiala Zarautz - Magna BKT, larunbatean 17:30ean Zarautzen.
Senior gizonezkoen lehen mailan
Txantrea – Erreka, Ezkaba kiroldegian larunbat arratsaldeko 17:30ean.
Kadete neskak
Erreka – Cantolagua, larunbat goizeko 11:15ean Donezteben.
Kadete mutilak
Erreka – Sanchicorrota, larunbat goizeko 10:15ean Iruñeko Torre Basokon.
Infantil neskak
Lagunak – Erreka, larunbat goizeko 10:30ean Barañainen.
Alebin neskak
Malkaitz – Erreka, larunbat goizeko 10etan Huarten.
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Basoko - Toki-Ona Bortziriak, launbat goizeko 10:50ean Iruñeko Arrosadian.
Preinfantil neskak
Netto Alsasua - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:50ean Iruñeko Arrosadian.
Minibasket mixto
Toki-Ona Bortziriak atsedena.
Preminibasket neskak
Teresianas - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:30ean Toki-Ona kiroldegian.