Mixel Guerendiain kantonaletan aurkeztuko da EH-Bai koalizioarekin

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

‘Loreak mendian, hondarkinak lurpian eta bideak gainian’ antzerki-bertsoaldia igandean

EH Bai koalizio abertzalearen hautagai nagusia Mixel Guerendiain saratarra izanen da Ezpeletako kantonamenduan. Euskal departamenduari buruzko erreferenduma defendatuko du Mixelek, baita Iparraldearentzako eskumen zabaleko kuadro instituzional bat ere. Bertze ardatz nagusietariko bat euskara izanen da, hala, koofizialtasuna, eta erabileraren laguntzea. Hautatua bada, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremana hobetzearen alde eginen du.

Herrian bizi eta lan egitearen eskubidea da EH Baik berea egiten duen bertze helburuetako bat. Haien ustez, Euskal Herritar orok izan beharko luke herrian bizitzeko aukera, baina horretarako hemengo ekonomia eta hemengo lantegien laguntzea behar-beharrezkoa ikusten dute, ez da bertze alderdiek egiten duten bezala usina handiei erraztasun guziak eman. Azkenik presoak Euskal Herriratzearen aldeko legea aplikatzea galdetuko dute.

Finitzen ari den legealdi honetan, Jean Mixel Galant Azkarrateko laboraria izan da kontseilu orokor abertzale bakarra, eta berrikitan erran duenez, «Pauen, Euskal Herriari ez diote kasurik ere egiten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun