Akelarrea Fiturren

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 11:26
TTIPI TTAPA

Otsailaren 2 eta 3an Zugarramurdiko antzerki taldeak Akelarre bat eskaini zuen Madrilgo Fitur turismo azoka ezagunean, Sorginen Museoari publizitatea eman nahian. Antzerkiaren bidez akelarre baten bi alderdiak erakutsi ziren: inkisidoreek zabaldu zutena batetik, eta egiazko akelarrea bertzetik (hau da, akelarrea besta eta tradizio xaharrak zirela). Ikusmin haundia sortu zuen Madrilen, han ikusten ziren ikuskizunekin ez zuelako deus ikustekorik, arras diferenta zelako: jauntzietako zapel luzeak, txalaparta, akerra, Mikel Laboaren Baga-Biga-Higa... Taldea kontent itzuli zen herrira, gustura aritu zirelako beren lanean, eta ustez publizitate aldetik ere lortu zelako oihartzuna ematea. Argazkian ikuskizunean parte hartu zuten taldeko kideak ageri dira: Cristina, Inma, Alfredo, Xabier, Asun, Javier, Gurutxe, Garazi, Bixente, Marifa, Pantxika, eta Koro. Taldekoekin batera, Ainhoa Agirre Museoko kudeatzailea eta Fernando Hualde historialaria ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun