Ipuin kontalariak emanaldia eskaini zuen otsailaren 7an Ospitalean

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 11:24

Museoaz gain, hainbat erabilera ematen zaizkio eraikinari

Herrian Ospitalea izenarekin ezagutzen dugunari erabilera aunitz ematen zaizkio. Ezagunena Museoa baldin bada ere, horrez gain, bertze gauzetarako ere erabiltzen da. Azkeneko pisua hutsik dago eta toki hori baliatu zen joan den otsailaren 7an Guraso Elkarteak antolatutako ipuin kontalariaren emankizunerako.

Ipuin kontalaria Estitxu Mentaberri izan zen, gure herria ongi ezagutzen duen neska, Malasta etxeko familiakoa baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun