Maika Ariztegi kros luzean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Nafarroako kros luzeko txapelketa jokatu zen otsailaren 17an Tuteran eta han izan zen Maika Ariztegi ere. Aitzineko alean Nafarroako kros laburrean egindako lana aipatu genuen, eta aldi honetan, berriz, Beste Iruña taldeko herritarra zazpigarren izan zen lasterketan kross luzean. Nafarroako txapelketan, berriz, bosgarren gelditu zen. Emakumeen artean taldeka irabazle izan zen Beste Iruña eta, beraz, postu horrekin garaipenean lagundu zuen Maikak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun