Nafarroako Bertsolari Txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:39

Otsailaren 9an Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 37. edizioaren bigarren kanporaketa jokatu zen Herriko Etxeko ganbaran. 120 lagun inguru bildu ziren. Nafarroako Txapelketako bigarren kanporaketa lehena baino biziagoa izan zen. Jendeak gozatu egin zuen saioarekin eta etxekoak animatu zituen, tartean baitziren Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu herritarrak.

Saio osoan lehia bizia izan zen Xabier Legarreta aranoar eta Xabier Terreros lesakarraren artean. Azkenean, lehena atera zen garaile, baina oso estu, puntu tĀ“erdiko aldearekin. Etxean aritu ziren Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu iturendar gazteak atzetik gelditu ziren, laugarren eta bosgarren postuan, hurrenez hurren, baina puntuazio polita lortuz. Zorionak, hala ere!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun