2008ko udal aurrekontuak 494.966 euroko diru sarrera-irteerak izanen ditu

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Kopuru horretatik %42a inbertsiotara bideratuko da

2008an 494.966,12 euroko aurrekontua izanen du Iturengo Udalak. Gastuei dagokionez, hauek dira kapitulu bakoitzari dagokiona: langileen ordainsarietan 35.940,06 euro, ondasun arrunta eta zerbitzuetan 84.861,51 euro; finantza-gastuetan 16.057,22 euro; transferentzia arruntetan 109.503 euro; inbertsioetan 211.009,92 euro; kapital transferentzietan 6.000 euro, eta azkenik, finantza-pasiboak deiturikoetan 31.594,41 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, 294.260 euro Udalak hartuko dituen diru-transferentzietatik osatuko dira; 92.000 euro zergetatik; 20.330 tasetatik eta gainerako ondareen erabilpen eta aprobetxamendutik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun