Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Stock Feria egitea erabaki du Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak. Larunbat eta igande honetan eginen da eta herriko merkatariek euren produktuak prezio onean paratuko dituzte salgai. Produktuen salmentaz gain, musika eta bertzelako ikuskizunak ere izanen dira.