Xabierrera ateraldia

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Urtero Xabierko gaztelura egiten den erromesaldian Xabierraldia famatuan parte hartzeko autobusa antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 8an izanen da irteera. Izen emateko epea zabalik dago eta martxoaren 5ean bukatuko da. Horretarako Titi ostatura joan behar da edo 948 450271ra deitu. Irteera goizeko 5etan eginen da Doneztebeko autobus geltokitik, eta autobusa Iruñeraino joanen da. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Itzulerako autobusa han hartuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun