Sagardotegira irteera antolatu du Ulibeltzak Elkarteak martxoaren 15erako

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 22a

Izen emateko epea igande honetan akituko da

Azken urteotako ohiturari segituz, Ulibeltzak Elkarteak sagardotegira joateko autobusa antolatu du heldu den martxoaren 15erako. 12:30 aldera aterako da autobusa Fonda ataritik, eta Oialume sagardotegian izanen da bazkaria. Arratsaldea han pasatu ondotik, bueltarako autobusa, ilunabarreko 8ak aldera izanen da.

Apuntatzeko epea ere zabalik dago eta igande honetan, martxoak 2, akituko da,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun