Landaketa eta kimaketa ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:10

Urtero bezala, Ekaitza nahiz Bagatxarreko mendietan zuhaitz landaketak egin dira zenbait larunbatetan.

Bertzalde, joan den otsailaren 11n kimaketa ikastaroa antolatu zuen Udalak. Goiz osoan kimatzen ikasten ibili ziren 20 bat lagun eta Xemordako Joxe Marik eman zuen eskola. Zinez gai interesgarria da, garaia ere badelako. Erantzun izugarria izan zuen aipatu proposamenak eta Joxe Marik emaniko azalpenak hitzez eta idatziz hartu zituzten parte hartzaileak. Herriko lur sail bateko zuhaitzak eta Joxe Marik Xemordan dituen bertze zuhaitz erreldo batzuk kimatzen aritu ziren azalpenak lagun. Bertze egun bat antolatzeko gogoarekin gelditu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun