Irune eta Itsaso Elizagoien, organoaren erritmora

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 22a, 10:07
Irune eta Itxaso Elizagoien ahizpak elizako organoaren aitzinean. TTIPI TTAPA

Pello Apezetxea apezak proposatuta, duela bi urte eta erdi hasi ziren Beheko Etxeko bi ahizpak organoa jotzen. 15 urte ditu Irunek, eta 13 Itxasok eta, seguraski, inguruko organo jotzailerik gazteenak izanen dira. Joan den abendutik larunbat arratsetako mezetan aritzen dira elizako organoa jotzen, eta «instrumentu berezi eta polita dela» erran digute, «ikaragarri gustura jotzen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun