Langileentzako formakuntza ikastaroak antolatu ditu Cedernak

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 21a, 15:13

Leitzako Amazabal institutuan eta Lesakako Alkaiaga industrialdean emanen dira

Cederna-Garalur, IFES erakundeak eta UGT sindikatuak antolatuta, Nafarroako enpresetan lan egiten duten langileei zuzendutako etengabeko prestakuntza ikastaroak antolatu dituzte Leitzako Amazabal institutuan eta Lesakako Alkaiaga industrialdean Cedernak duen egoitzan. Nafarroako Enplegun Zerbitzuak eta Europako Gizarte Fondoak diruz laguntzen ditu ikastaroak eta honela, %100ean subentzionatuak daude langileentzat, beti ere Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, Autonomoen Erregimen Berezian eta bertzelako Erregimen Berezietan kotizatzen badute.

Alkaiagan, Cedernaren egoitzan

Alkaiagako industrialdeko egoitzan eginen diren ikastaroei dagokienez, jasomakinako gidari ikastaroa, 25 ordukoa, eginen da martxoaren 29tik apirilaren 26ra, larunbatetan, goizeko 9etatik eguerdiko 14:00etara. Maiatzaren 10etik 31ra, zubi-garabiko gidari ikastaroa eginen da, 20 ordukoa, hau ere larunbat goizeko 9etatik eguerdiko 14:00etara. Laneko istripuen prebentzioa ikastaroa maiatzaren 5etik 29ra eginen da, 30 orduz, astelehenetik ortzegunera, arratsaldeko 19:30etik 21:30era. Martxoaren 25etik apirilaren 3ra, berriz, kontabilitate-kudeaketa ikastaroa eginen da 20 orduz, kontabilitate plan orokor berrira egokitzeko. Ikastaroa astelehenetik ortzegunera emanen da, arratsaldeko 18:30etik 21:30era.

Leitzako Amazabalen, informatika arloko ikastaroak

Leitzako Amazabal Institutuan emanen diren ikastaroei dagokienez, martxoaren 3tik 26ra informatika lantzeko hastapena ikastaroa eginen da, 40 ordukoa, astelehenetik ortzegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Apirilaren 7tik 24ra Internet eta posta elektronikoa ikastaroa emanen da, hau ere 40 ordukoa eta astelehenetik ortzegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Maiatzaren 5etik 30era, azkenik, 60 orduko Photoshop ikastaroa emanen da, astelehenetik ortziralera, arratsaldeko 17:30etik 20:30era.

Hamabortz laguneko taldeak

Infomazio gehiagorako edo ikastaroetan izen emateko, Cederna-Garalur erakundearen 948 625122 telefonora deitu behar da goizeko 10etatik eguerdiko 14:00etara eta BegoƱari galdetu. Faxez ere egiten ahal da izen ematea, 948 625132 zenbakian. Ikastaro bakoitzean hamabortz lagunendako lekua izanen dela kontuan hartuz, izen ematea lehenbailehen egitea komeni da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun