Etxalarko Arkupeak elkarteak igandean eginen du urteko besta

TTIPI TTAPA 2008ko ots. 19a, 12:47

Anttonioren ostatuan eginen den bazkarirako txartelak ortzeguna baino lehen hartu behar dira

Etxalarko Arkupeak elkarteko erretiratuek igande honetan, otsailaren 24rako urtero egiten duten besta izanen dute. Egitarauari dagokionez, goizeko 11:30ean, hildako bazkideen oroimenean Meza Nagusia izanen dute.

Eguerdiko ordubietan elkartasuneko bazkaria eginen dute Anttonioren ostatuan, ondoko menuarekin: entsalada mista, legatza errebozatua, azpixuna guarnizioarekin eta hojaldre tarta. Guzia, noski, ardoa, txanpaina, kafea eta koparekin ongi bustia.

Bazkariaren prezioa 26 eurokoa izanen da eta izen ematea ortzeguna bitarte, otsailaren 21 arte egin behar da, zuzenean Birjinarengana joz edo 948 635028 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun