Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepidea ordu laurden batez, Bera eta Endarlatsa artean, leherketak egin behar direlako. Lehendabiziko mozketa astelehenean, otsailaren 18an egin da, eguerdiko 12:00ak eta 14:00ak artean ordu laurdenez, 68,200 eta 68,500 errepide tartean.
Asteazkenean, otsailaren 20an ere, ordutegi berean, bertze ordu laurden batez, erabat itxiko da bidea, 69,150 eta 69,450 kilometroen artean.
Ortziralean, otsailaren 22an, berriz, ordutegi berean bertze ordu laurden batez itxiko da N-121A errepidea, 70,350 eta 70,650 kilometroen artean.
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.