Bortzirietako frontenis txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da asteburuan Lesakan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 15a

Eskualdeko kirol taldeek hainbat partida izanen dituzte asteburuan

Asteburu honetan abiatuko da Lesakako Batzoki elkarteak hirugarren urtez antolatu duen Bortzirietako frontenis txapelketa. Guzira hamasei bikotek eman du izena txapelketa honetan parte hartzeko eta lau multzotan banatu dira. Aipatzekoa da bikote gehienak lesakarrak badira ere, bortz herrietako pilotaria eta Doneztebe edo Elbetekoak ere ari direla. Lehen partidan, Berako Petri eta Etxalarko Unai Otazo, Rodriguez eta Mitxelena lesakarren kontra ariko dira, larunbat goizeko 9etan. Larunbat arratsaldeko 5etan, Igantziko Urtzi eta Etxalarko Iñaki, Doneztebeko Libo eta Landerren kontra ariko dira. Ondotik, Del Pozo lesakarrak eta Iker Martinez beratarrak, Martinez eta Maritxalar lesakarrak izanen dituzte arerio eta larunbateko partidak akautzeko, Elbeteko Galarregi eta Alberrok, Felix Egues eta Igor Romano lesakarrak izanen dituzte aurrez aurre. Baina frontenis txapelketako lehen jardunaldi honek igande arratsaldean ere izanen du segida. 5etan hasita, Iban Maia eta Xabi Mitxelena lesakarrak, Borja eta Larretxea aranztarren kontra ariko dira. Ondotik, Julen eta Imanol, Mitxelena eta Telletxea lesakarren kontra ariko dira; Apezetxea eta Larretxea doneztebarrak, Almandoz eta Aiestaran lesakarren kontra, eta Jokin eta Santi beratarrak, Kastro eta Zapiain lesakarren kontra. Gainerakoan, eskualdeko kirol taldeek hainbat partida izanen dituzte asteburuan.

FUTBOLA

Nafarroako Preferenten
Cantolagua – Aurrera, igande arratsaldeko 4:30ean Zangotzan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, igoera fasean
Baztan atsedena.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan
Zarramonza – Doneztebe, igande arratsaldeko 4:30ean Arronizen.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Beti Ona, igande arratsaldeko 4:30ean Mastegin.
Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 3:30ean irungo Gal zelaian.

Gipuzkoako Emakumezkoen Kopan
Allerru - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 6etan Lezoko Plazeta zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan
Beti Gazte – Urola, larunbat arratsaldeko 5etan Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Landetxa - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 3:30ean Irungo Ugaldean.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Urola - Beti Gazte, larunbat eguerdiko 12:15ean Zumarragako Argixaon.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa atsedena.

Neska kadeteak, Futbol7ko bigarren fasean
Escolapios de tafalla - Beti Gazte, larunbat goizeko 10etan Tafallan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako infantilen lehen mailan 1-8 postuetarako fasean
Doneztebe – CD Iruña, larunbat arratsaldeko 4:45ean Taxoaren.

Nafarroako infantilen lehen mailako 17-24 fasean
Beti Gazte – Ardoi, larunbat arratsaldeko 3:30ean Mastegin.

Nafarroako Alebinak futbol-7, 2. Fasean
Doneztebe – Errotxapea, igande goizeko 10:30ean Donezteben.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Donibane Paris Berri, ortziral arratseko 8:45ean Toki-Onan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen Maila Nazionalean
Magna BKT atsedena.

Senior gizonezkoen lehen mailan
Erreka – Beti Onak, larunbat arratsaldeko 4:30ean Donezteben.

Kadete neskak
Erreka – Ultzama, Donezteben larunbat goizeko 10etan Donezteben.

Kadete mutilak
Anaitasuna B – Erreka, larunbat goizeko 9:30ean Anaitasuna kiroldegian.

Infantil neskak
Aldezar – Erreka, larunbat goizeko 11.15ean Ermitagaña kiroldegian.

Alebin neskak
Erreka – Itxako, larunbat goizeko 11etan Donezteben.

SASKIBALOIA

Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak – Ega Pan, larunbatean 10:50ean Iruñeko San Jorgen.

Preinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – Teresianas, larunbat goizeko 10etan Toki-Onan.

Minibasket mixto
Toki-Ona Bortziriak – Calasanz, larunbat goizeko 11:30ean Toki-Onan.

Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – Ega Pan, larunbatean 10:50ean Iruñeko San Jorgen.

Bertze aldetik, pilota kontuak aipatuz, IX. Paxaka txapelketan laugarren jardunaldia jokatuko da larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Iruritako Aranabia pilotalekuan:
Irurita C – Oitz.
Irurita A – Irurita B.
Ipar Izar – Irurita E.
Doneztebe – Irurita D.
Irurita F – Irurita D.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun