Doneztebeko Kasinoak barrikotea antolatu du otsailaren 23rako

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 14a

Doneztebeko Kasino elkarteak herri barrikotea antolatu du otsailaren 23rako. Barrikotea elkartearen ohiko ospakizuna bilakatu da eta aurten hamekagarren edizioa beteko du. Sagardotegiko ohiko menuarekin afaria eginen dute eta horretarako sagardoz betetako kupela ekartzen dute Gipuzkoatik. Jateko, noski, bakailu-tortilla, txuleta, ardi-gazta, intxaurrak eta menbrilloa izaten dute.

Izen ematea otsailaren 20a baino lehen

Urtetik urtera jende gehiago erakartzen du barrikoteak eta 70 lagunentzako lekua izanen dela kontuan hartuz, komeni da lehenbailehen izena ematea. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 20a izanen da, baina gerta daiteke ordurako lekuak beteak izatea, batez ere aurten 20 bazkide berri sartu direlako.

Gainera, kontuan hartu behar da Kasinoko bazkideek nahiz bazkide ez direnek ere parte hartzen ahal dutela barrikotean. Hori bai, Titi ostatuan izena ematerakoan 10 euroko seinalea utzi beharko dute. Azkeneko prezioa, bazkaria, kafea, puroa eta kopa sartuak izanen dira. Ardoa eta gero hartzen ahal diren bertze edariak, aparteko paperean apuntatuko dira afariaren egun berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun