Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 13a

Martxoaren 8an izanen da irteera

Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 8an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu, beti ere martxoaren 5a baino lehen. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da Errekako bazkide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat.

Irteera goizeko 5etan

Irteera goizeko 5etan izanen da Doneztebeko Autobus Geltokitik eta eguna akitzerakoan herrira itzuliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun