Fuksia kolorearen bueltan dabil eta lore bikoitzekoa da, edozein lekutan erraz irauten duena: lurrezko loreontzietan, lorategietan edo itzalean dauden lorategietan. Hala ere, aholku bat. Fuksiak loraldian baldin badaude, zimeldutako loreak kendu, baita hazia ere. Hartara, uda guztian loraldian segituko du landareak.