Edertu lorategia koloreekin jokatuz

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

TTIPI TTAPA

Kolorearekin jokatuz, lorategi eder eta osatu bat egiteko aholku batzuk bildu ditugu ondorengo lerro hauetan:
• Kolore urdinarekin kontuz ibili, gaizki erabiliz gero bizitasunik gabekoa gelditu daiteke lorategia.
• Arrosa kolorearen tonu ezberdinak ez nahastu.
• Horiak eta laranjak berotasuna ematen dute eta indarra ematen diote lorategiari.
• Kolore gorria da nahasketetarako aukera haundiena ematen duena. Berdearekin, erraterako, kontraste bikaina egiten du.
• Zuriaren leuntasun, gozotasun eta dotoreziak edozein lekua dela ere alaitasuna ematen dio lorategiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun