• Barreneko landare gehienek ekialdera edo hegoaldera begira dagoen leiho baten ondoan nahiko erraz bizirauten dute, beti ere, eguzkiak zuzenean jota hondatzen ez badira. Zenbaitetan eguzkia zuzenean ailegatzen bazaie, hostoak berde kolorekoak bihurtzen dira, eta eguzkitik urruntzea ezinbertzekoa da, ordu batzuetan, bai bederen. Leihoen kristalek beroa areagotu egiten dute, eta horrek, hostoak erretzea ere eragin dezake. Halakoetan, gortina beti babes neurri eraginkorra izan daiteke.
• Negu garaian ez da komeni leiho barrenean landarerik uztea. Argitasun gehiago hartu arren, gaueko izozteak kaltegarriak izan baitaitezke landarearentzat. Bertzetik, beroa sortzen duten edozein tresnatik urruti mantendu behar dira, berogailua edo tximinitik, erraterako, hostoak berehala hondatzen baitira horrelakoetan.
• Landareak haizea dagoen lekuetan paratzea ere ez da komeni, haizeek hostoak kenduko dizkiotelako. Eta argi gutti dagoen gela batean paratzekotan, argi iturri artifizial bat ere paratzea komeni da. Horrelakoetan, ahal dela, argi fluoreszentea, bero guttiago ematen duelako.