Etorkizun haundiko pilotaria izan daitekeela argi dago, eta horren harira dator, Aspe enpresak Jon Jaunarena 15 urteko pilotari leitzarrari egin dion proposamena. Hurrengo hiru urteotan Asperekin entrenatzeko kontratua sinatu du Jaunarenak. Enpresak zein bere inguruak gauzak astiarekin egin nahi dituzte eta hortaz hasieran entrenatzeko elkartuko dira.