Herriko ihiztarien egoitza berria inauguratu zuten joan den urtarrilaren 26an. Horren kari, bazkari ederra egin zuten aurten Gaztain Lepon eta Ahuntz Bizkarren lan egin zutenek. Horretaz gain, ihiztariek kontseilua gomitatu zuten, eta ordezkari batzuk han izan ziren egin dituzten moldaketa lanen ikusteko. Sukaldea guztiz berritu dute, eta profesionalen antzeko bat jarri. Nahi izanez gero alokatu daiteke, eta orduan ihiztarien elkarteko arduradunei zuzendu behar da.