Herriko kontseilurako lehiatuko diren bi zerrendak guztiz osatuta daude. Aurtengoan bi izanen dira: Jean Aniotzbehere, ateratzen den auzapezaren Segida, eta Battit Laborden Geroko Sara. Aniotzbehere orain arteko taldearekin aurkeztuko da nagusiki. Horietariko hamabost duela zazpi urte jadanik presentatu ziren, baina taldea osatzeko bertze lau lagun hartu behar izan ditu bertze hainbertzek ez baitute berriz aurkeztu nahi izan. Battit Laborden zerrendaren bizkar hezurra duela 13 urte Henri Dutournierekin aurkeztu ziren 5 lagunek osatuko dute, eta zerrenda osatzeko hainbat lanbide eta adineko bertze 14 aurpegi berri badira.