Iturengo eta Aurtizko joaldunak bezala, Zubietakoek ere ohiko joan etorriekin egin zuten inauterietako ibilbidea. Astelehenarekin, urtarrilak 28, Iturenen bildu baziren, asteartean Iturengo eta Aurtizko joaldunen bisita jaso zuten zubietarrek. 20 bat joaldun atera ziren Zubietan, emakumezkoak zein gizonezkoak.