Giro ederrean Doneztebeko inauteriak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

TTIPI TTAPA

Inoiz baino lehenago, baina bukatu da aurtengo mozorro besta. Ortzeguneko poteoarekin hasi eta larunbata bitarte egin ziren inauteriak Donezteben eta giro ederrean joan ziren. Ortziralean baserriz baserri eskean ibili ziren gazteak eta eskolako haurrek mozorro desfilea egin zuten karriketan barna. Larunbateko desfilean era aunitzetako karrozak ikusi ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun