Jubilatuen ostatua zabalik

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 11

Malerrekako Jubilatuen Elkartearen Doneztebeko ostatua berriz ireki dute. Santa Luzia karrikan duten egoitza Kandiren esku gelditu da, eta ostatuko zerbitzuaz gain, pintxoak eta menuak ere eskainiko omen ditu. Jubilatuak aspaldi zebiltzan lokala zabaldu nahian eta lortu dute. Zahar zein gazte, guztientzat irekia dagoela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun