Joan den abenduaren 9an egin ziren hauteskunde berezietan zubietarrek herria gobernatzea nahiko lukete herritarrak aukeratu zituzten. Orduan botatuena Fermin Etxekolonea izan zen, baina honek alkate izateko ezezkoa eman, eta bigarren botatuena, Patxiku Mitxelena, proposatu zioten Gobernuari alkatetzarako. Hori, ordea, plenoan erabakiko dute. Izan ere, Gobernuak herritarrek proposatutako ordezkariak onartu ditu, eta orain plenoari dagokio bakoitzari zein kargu dagokion erabakitzea.
Hauek dira Batzorde Kudeatzaileko hautetsiak:
Fermin Etxekolonea Urriza
Patxiku Mitxelena Zelaieta
Linoi Elizalde Loiarte
Mikel Telletxea Santesteban
Ines Gereka Zelaia
Gorka Fuentes Mugika
Periko Santesteban Loiarte.