Herriko gaztetxoek hasi zituzten inauteriak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

TTIPI TTAPA

Inauteriak pasatu dira dagoeneko eta egia errateko tristura pixka bat ere geratu zaigu barruan. Zazpi egun luze iraun dituzte eta hizketa eta besta nahiko egiteko aukera ere izan dugu. Bertze urteekin konparatuz jende aunitz bildu zen aurten astelehen eta asteartean. Hala ere, bi egun horiek ezagunenak izan arren, gainontzeko egunetan ere elkarteetan haur, gazte zein heldu denak elkarrekin ohiko otorduak eginez giro paregabean ospatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun