Eskolakoen txangoa

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Otsailaren 21ean, 2. eta 3. ziklokoak Donostiara txangoa eginen dute. Goizean aquariuma ezagutzeko aukera izanen dute. Aquariuma itsas inguruneari buruz ikasteko ekimen berritzaile eta dibertigarria da. Eta arratsaldean, berriz, zientziaren kutxagunea bisitatuko dute.
Zientziaren kutxagunea zientzi dibulgazioko zentroa da. Zientziari buruz ikasi eta horrekiko sentikortasuna zabaltzeko lekua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun