2008 zerga-tasa

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Udalak 2008. urterako zerga-tasak onetsi ditu. Honela gelditu dira: -Hirilurraren gaineko kontribuzioa: mantentzea katastroko balio berri eta garbien %0,27.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: mantentzea katastroko balio berri eta garbien %0,633.
-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3 mantentzea (obra gauzatzeko aurrekontua).
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan oraingo indize eta tasak mantentzen dira.
1. Uraren kontsumorako tasa finkatuko da dagokion ordenantza fiskala onesterakoan.
3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2008. urterako: 30 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun