Altxata Kultur Elkartearen ekimenez, eta Periko Berrueta eta Joxe Mari Arburuak antolatuta, hainbat mendi irteera egin dira hilabete honetan. 30 lagun inguru elkartu dira, haur, gazte nahiz heldu, herri inguruko mendietan barna ibiltzeko. Argazkia Sunbillako inauterietara joan zirenekoa da.