Langabeziak nabarmen egin du goiti eskualdean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 8a

Iazko abenduko ildoari eutsiz 2008ko ilbeltzean ere nabarmen goiti egin du Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emana duten langabetuen kopuruak. Eskualdean 2007a 598 langabeturekin akautu bazen, urtarril hondarrean 118 gehiago ziren, 716, ia %20 gehiago. Aipatzekoa da, estatu osoan Nafarroa dela urtarrilean langabezia gehien igo den komunitate autonomoa, 2.190 gehiagorekin eta Nafarroaren barrenean, Doneztebeko bulegoa da, portzentaian bederen, igoerarik handiena somatu duena. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtetik goitiko emakumeak dira langabezia gehien jasaten dutenak eta igoera gehiena somatu dutenak eta lan arloei dagokienez, guzietan igo da langabezia, baina zerbitzuen arloa da, diferentziarekin langabetu gehien biltzen dituena, 474 langabeturekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun