Kirol Instalazioetarako dirulaguntzak banatu ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 7a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, joan den urtean, Kirolerako Nafarroako Institutuaren bitartez kasik 9 milioi eman zituen, udal eta elkarte ezberdinek kirol instalazioak eraiki, handitu edo moldatzeko. Guzira 38 proiektu diruz lagundu zituen eta banaz bertze gastuaren lautik bat ordaindu zen Iruñetik.

Gure eskualdean lau proiektu lagundu ziren. Arantzako udalari 12.241 euroko dirulaguntza eman zitzaion, frontoia hobeki estaltzeko; Etxalarko Udalak 19.768 euroko dirulaguntza eskuratu zuen, udal pilotalekuko teilatua moldatzeko; Lesakako Udalak 250.000 euroko dirulaguntza hartu zuen, udal igerileku estalia eraikitzeko eta Urdazubiko udalak 49.857 euroko dirulaguntza hartu zuen, frontoi estali laburra eraikitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun